Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu.
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Udazkenean ilea erortzea

Garai honetan ilea gehiago erortzearen kezka urtero errepikatzen den egoera bat da.

Askotan garai honen ezaugarri den hostoen erorketarekin alderatzen da, eta gure bezeroen kezka ohikoenetako bat izan ohi da.

Baina, zer da egia eta zer da mitoa guzti horretan? Egia al da garai honetan ile gehiago galtzen dugula? Gaiari buruzko informazioa ematen saiatuko gara.

Baieztatu beharreko lehenengo gauza da egia dela, baina ez zaitez larritu, ez baita kezkatzeko moduko arazoa. Normala da udan zehar, beroa, eguzkia eta beharbada hormonak bezalako faktoreak direla eta, gure ilea gehiago haztea eta gehiago sufritzea, eta horrek "muda" bat eragitea ilearen zikloa normaltasunera itzuli dadin.

Ilea erortzea - Ivan Peluqueros

Zenbat ile galtzen ditugu egunean?

Asko idatzi da normalean egunean galdu ohi dugun ile kopuruaren inguruan. Zaila da zifra zehatz bat ematea pertsonaren arabera asko aldatu daitekelako, baina normalena 80-100 ile inguru galtzea da.

Noiz hasi behar gara kezkatzen?

Egunean galtzen dugun ile kopurua zifra horiek baina altuagoa dela ikusten badugu eta, batez ere, birsorkuntza ziklo bakoitzaren ondoren gure ilea finagoa eta motzagoa bihurtzen dela sumatzen badugu, adi egon behar dugu. Alopeziaren arazo kezkagarriena ez da galdutako ile kopurua, ilearen kalitatearen galera baizik.

 

Ilea erortzea - Ivan Peluqueros

Aurre egin diezaiokegu galerari?

Ilea erortzea aspalditik konpondu nahi izan den arazo bat da, izan ere, denok gogoratzen ditugu garai askotan eskaini diren "ilea ateratzeko mirarizko produktuak". Alopeziari ezin zaio modu orokor batean aurre egin, kasu bakoitza aztertu behar da ile eta buru-azal mota horri komeni zaizkion produktuak erabili ahal izateko. Baina profesionalen laguntzaz alopezia agertzea eta haren efektuak atzeratu ditzakegu.

Gainera, egungo tratamendu modernoak elikadura osasuntsu eta orekatu batekin bateratu behar dira.

Agur mitoei

Gai honen inguruan urteetan zehar mito eta sinesmen faltsu ugari sortu dira. Hona hemen ohikoenetako batzuk:

Gehiegi garbituz gero ilea usteldu egiten da: FALTSUA

Ilea maiz garbitu daiteke, baina beroak bai, beroak hautsi egin dezake. Beraz, kontuz ile-lehorgailua gehiegizko tenperaturan erabiltzearekin edo ilea leuntzeko plantxen erabilerarekin.

Eta hau bezalako beste mito asko existitzen dira, koipea dela eta ilea ito egiten dela, ezin dela bustia utzi edo kapelurik jantzi, ezta laka edo finkatzailerik erabili ere.

Era berean, faltsua da 30 urtetatik aurrera ezinezkoa dela erortzen zaigun ilea berreskuratzea.

  •  

Nola lagundu zaitzakegu Ivan Peluqueros-en?

Ilea ez erortzeko laser tratamendua - Ivan Peluqueros
Anpoilatxoak . Ivan Peluqueros

Ez dizugu miraririk aginduko, baina egungo tratamendu ez inbaditzaile onena jarriko dugu zure eskura. Galdetu bitamina, azido hialuroniko eta keratinazko mikroesferez lagundutako laser tratamenduari buruz.

Azken belaunaldiko tratamendu hau burutzeak ilearen galera geldiarazten du eta ile berria agertzea errazten du ilea duela 3 urte baina gutxiago galdu duten eremuetan.

ZATOZ ETA PROBATU GUREKIN!!