Ivan Peluqueros-en ile-apainketa eta estetika zerbitzu gama oso zabala eskaintzen dugu, betiere profesionaltasun osoz, beti nabarmendu gaituen kalitatea mantenduz eta, ikusiko duzun bezala, tarifa oso baxuekin.
Jaso sektore honetan 25 urtetik gorako esperientzia duten profesionalen aholkularitza.
Gure ile-apaindegian zure irudia zaintzeko teknika eta teknologia aurreratuenak baliatzen ditugu.
Gure taldeak etengabe formakuntza jasotzen du azken joeren berri izateko eta, beraz, estilo guztiak eskaini ahal izateko, klasikotik hasi eta modernoeneraino.
Era berean, tinduak egin ditzakegu kalitate oneneko produktuekin, metxak, ilea ez erortzeko azken belaunaldiko tratamenduak, oinarrizko ile-apainketa zerbitzu guztiez gain: garbitzea, moztea, apaintzea, burua afeitatzea, ...
Ilea ez erortzeko keratinazko mikroesfera bidezko laser tratamendua merkatuko tratamendu ez inbaditzaile aurreratuena da. Mediku espezialistek bermatutako tratamendu honek ilea erortzea geldiarazten du eta ile berria hazten laguntzen du.
Tratamendu hau bera osasun zentroetan erabiltzen da.
Laserraz gain, tratamendua osatzeko SAF100 PRO™ anpoilatxoak erabiltzen dira, B,C,E, bitaminekin, azido hialuronikoarekin eta keratinazko mikroesferekin. Espero dituzun helburuak lortzen laguntzen duen bitamina-kontzentratu bat da.
Inolako albo-ondorio edo arriskurik gabe. Ez du ilea koipetzen edo zikintzen.
Hona hemen eragin positiboetariko batzuk:
Zure egun berezirako zure irudi eta estiloaren azterketa pertsonalizatuan oinarritutako ile-apainketa zerbitzuak eskaintzen dizkizugu, itxura ezinhobea izan dezazun zure ezkontzaren egunean.
Abangoardia, sormena eta azken joerak profesional onenen eskutik.
Besterik ez duzula merezi uste dugulako.