Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu.
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

50 urte baino gehiago zure estiloa zaintzen

peine

Gure historia 1960an hasi zen, Félix Gutiérrezek (gure aitak) Donostiako Egia auzoko Rio Deba kalean ile-apaindegi bat irekitzea erabaki zuenean.

Urte askotan zehar, haren ardurari, profesionaltasunari eta karismari esker auzoan duen eragina indartzen joaten da eta, denborarekin, Egiako gizonentzako erreferentziazko ile-apaindegia bihurtu zen.

Félix ezagutu dutenek ez dute ahaztuko haren tratu atsegina, lanbideari zion maitasuna eta etengabe berritzeko zuen grina, haren bezeroen itxura ondo zaintzeko teknika modernoenak erabiliz beti.

Horri esker sari eta aintzatespen ugari jaso zituen.

Urte horietan zehar, profesionaltasun osoz erakutsi zion Ibani, seme zaharrenari, bizarra egitearen artea, ile-mozketa klasikoa eta labanaz egindakoa, estilo maskulino perfektua lortzeko.

Ondoren, talde zoragarri honi Yon batu zitzaion, seme gazteena.

Iván Peluqueroseko bezeroak geroz eta gehiago zirela eta, 1992 urtean urratsa eman genuen eta auzo bereko kokapen berri batera joan ginen, oraingoan Ametzagaña kaleko 29 zenbakira, egungo kokapenera alegia.

Gaur egun Ibán eta Yon gara tradizioari eta gure aitaren irakaspenei jarraipena emateaz arduratzen garenak, gizonezkoei ilea mozten, bizarra kentzen eta txukuntzen eta ile-tratamenduak egiten (beste hainbat zerbitzuren artean), beti gure ezaugarri nagusia izan den tratu atseginarekin eta ardurarekin.

Hainbeste maite dugun lanbide hau burutzen jarraitzen dugu etengabeko espiritu berritzailearekin, merkatuan sortzen diren teknika berriak egokitzea kontuan izanik, zure irudia eta estiloa zaintzeko.

ZATOZ ETA EZAGUTU GAITZAZU!!!