Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu.
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.
Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Barbería

peine

Ivan Peluqueros-en badakigu nolako garrantzia duen gaur egungo gizonarentzat irudi eguneratu bat izateak eta haren izaera ondoen islatzen duen estiloan eroso sentitzeak.

Horregatik gure bezeroei labanaz moztearen teknika tradizionalarekin bizarra egiteko zerbitzua eskaintzen diegu, bizarraren tratamendua eta zainketa ahaztu gabe, zure azala zaindu eta babesteko produktu onenekin.

Bizarra txukuntzea – Ivan Peluqueros

Dastatu lehen egiten zen bezala bizarra labanaz kentzeak sortzen dituen sentsazioa.

Bizarra ur beroarekin prestatzen dugu, osagai botaniko eta olio esentzialen nahasketa bat igurtziz. Horren bidez azala prestatzea eta hidratatzea lortzen dugu, bizarra modu leun eta zehatzean kentzeko.

Jarraian, azkonar-ilezko brotxaren laguntzaz, aurpegiko larruazalaren narritadura saihesten duen xaboi leungarri batekin bustitzen dugu bizarra. Ondoren labanaz bizarra kentzeari ekiten diogu.

 

Amaitzean, narritadura baretzeko, azala suspertu eta freskatzen dugu zapi bero ea hotzen bidez.
Bukatzeko toniko bat edo baltsamo bat ipiniko dugu aurpegia hidratatu eta freskatzeko.

Artea zure zerbitzura!!

Labanaz bizarra kentzea – Ivan Peluqueros

Gainera zure itxura zaintzeko honako zerbitzu hauek eskaintzen ditugu:

Bizarra txukuntzea

Bizarra tindatzea

Bibotea tindatzea

Kokospekoa tindatzea

Kokospekoa txukuntzea

OPARITU ZURE BURUARI SENTSAZIORIK ONENA!!!